Salsidun eta Neguri Langilen obra kanpamentuak jarrita, Gobela ibaian uholde arriskua "neurri handi batean" gutxitzeko lanak
hasitzat jo zituzten atzo (by-nc-sa Ilanda.info, espainolez) Iñaki Urrizalki Uraren Euskal Agentziaren zuzendariak eta Imanol Landa Getxoko alkateak. Hala ere, zulakariak ez dira oraindik lanean hasi. Hurrengo egunetan hasiko omen dira. Gobela ibaiaren Egokitzapen Hidraulikorako eta Ingurumena Lehengoratzeko egindako Proiektuan aurreratutako
premiazko jarduerek 6.000.000 eurotik gorako aurrekontua dute. Honako bi alde hauetan lan egingo dute, aldi berean: Algortako Salsidu aldean, Getxo eta Berango arteko errepidean dagoen zubiaren ordez berria ipiniko dute eta, ezkerraldean, Getxo 1 institutuak dituen lurren beheratzea egingo da, baita Fadurako bide hezkuntzako instalazioetako eta tenis pistetako lurren kotaren eraiste eta beheratzea ere. Bestalde, Etxezuri-Larrañazubiko tartean, Negurin, Leioako Etorbidean eta Jolasetan zubi berriak ipiniko dituzte eta errekako ezkerraldeko lurren kota beheratu egingo da, aipatutako bi zubien artean, Jolaseta eta Lexarreta zubien artean eta Larrañazubi ikastetxeko inguruetan. Argazkian, 2008ko ekainaren 1eko uholdeek Gobela inguruko etxe eta garajeak urpetu zituzten. Ordutik ugariak izan dira arrisku egoerak.