Zigor Goikoetxea gazte getxoztarrari espetxe zigorra luzatzea eskatu du gaur Fiskaltzak, Espainiako Auzitegi Gorenean egindako bista publikoan,
Europa Press albiste agentzia espainolak zabaldu duenez. Auzitegi Nazionalak 2009ko ekainean kaleratu zuen
Azkorriko mutilaren aurkako epaia. Bertan, bi urteko espetxe zigorra, Marisa Arrue PPren zinegotziari 6.000 euroko isuna ordaintzea eta berarengandik 300 metro baino urrunago egotera zein Getxotik at, bizitzea ezarri zioten Goikoetxeari. Era horretan epaileek ontzat eman zuten Marisa Arruek gaztearen aurka balizko heriotza mehatxuengatik
jarritako salaketa. Auzi honengatik ia 11 hilabete egin zituen preso Goikoetxeak. Bada, zigorra aztertzeko gaur egindako bistan, orduan egindako zigor eskaera aplikatzea galdegin du fiskalak. Hau da, 6 urteko espetxealdia, "agintarien aurkako atentatu delitua" egotzita. Eskaera horrekin bat egin dute PP eta Arrue bera ordezkatzen duten akusazio partikularrek. Abokatuak, aldiz, Zigorren absoluzioa eskatu du. Argazkian,
uztailaren 15ean irten zen kalera Zigor Goikoetxea, 6.000 euroko fidantza ordaindu ostean.