Bizkaiko Ikasleen Kontseiluak bere "poza" azaldu du Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gizarte Kontseiluak gehiengo zabal batekin onartu duelako, unibertsitateko euskal ikasleek, euren aukerako unibertsitatean, ikasketak egiteko duten eskubidearen defentsa egitea. Elkartearen iritziz, proposamen horrek berretsi egiten du Ikasleen Kontseiluak joan den azaroan onartu zuen bera, non EHUn matrikulatzeko ikasle ororen eskubidea —preso dagoen ikasleak barne— defendatzen zen. Halaber, Bizkaiko Ikasleen Kontseilua "poztu" egin da EHUko Gizarte Kontseilua "harago joan delako" eta Eusko Jaurlaritzari eskatu diolako Espainiako Gobernuaren Espetxeetako Zuzendaritza nagusiaren aurrean "bitartekaritza lana" egin dezala eskubide hori egikaritzeko behar den hitzarmena sinatzeko. Gaineratu duenez, "honen bidez ulertzen dugu EHUren Gizarte Kontseiluak guk geuk eta Errektore Taldeak defendatzen dugun unibertsitate autonomiaren defentsa babesten duela, Auzitegi Gorenak baliogabetutako protokoloaren inguruan". Argazkian, euskal preso politikoen ikasteko eskubidearen aldeko
agerraldia Leioako campusean, abenduaren 16an.