Hilero bezala, bihar iluntzerako, urtarrileko azken ostiralerako alegia, hainbat kontzentrazio deitu du Etxerat euskal preso politikoen senideen elkarteak, Euskal Herri osoan. Uribe Kostan eta Erandion bederatzi hitzordu izango dira: 19:30ean, Armintzan, bus geltokiaren aurrean; 20:00etan, berriz, Erandion, metro aurrean; Itzubaltzeta / Romon, Xake plazan; Leioan, Bulebarrean; Algortan, Telletxe plazan; Berangon, Gudari enparantzan; Plentzian, zubiaren ondoko "Piruli" plazatxoan; Sopelan, udaletxe aurrean eta Urdulizen, BBVAren aurrean. Elkarretaratzeen ondoren, taloak egingo dituzte Berangoko Sei Herri eta Leioako Kurkudi herriko tabernetan. Argazkian, euskal presoak Euskal Herriratzeko aldarria eskualdeko etxe batean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!