Itzubaltzeta gaztetxearen etorkizuna kolokan

Gaztetxea hustu eta bost urtera epaituko dituzte Itzubaltzetako bost gazte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urt. 29a, 00:43

Orain lau hilabete izan ziren bost urte Ertzaintzak Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia kalean zegoen gaztetxea hustu zuenetik. Egun Errekagane kalean lekutzen dena bezala, Itzubaltzeta zeukan izena. 2004ko irailaren 27ko goiz horretan gogor aritu ziren poliziak, gune autogestionatuaren barruan zeuden lagunei babesa emateko bildutako dozenaka neska-mutil, heldu zein agure sakabanatzen. Orduan identifikatutako gazteetatik bosti, orain heldu zaie epailearen aurretik igarotzeko aldia. Astelehenean, otsailak 1, juzgatuko dituzte Bilboko Penaleko epaitegian, goizeko 10:30etik aurrera. "Ordena publikoa nahastea, agintaritzari desobeditzea eta irain delitua" leporatu eta 21 hilabeteko espetxe zigorra eta milaka euroko isuna eskatzen dizkiote bakoitzari. Gauzak horrela, epaiketa hasi baino ordu erdi lehenago, Buenos Aires kalean batzera deitu du Itzubaltzetako Gazte Asanbladak (IGA). Aurretik, bihar bertan, manifestazio zaratatsua egingo dute, 20:30ean, Xake plazatik abiatuta. Argazkian, 2006ko apirilaren 30ean, lehengo Itzubaltzeta gaztetxea zena oroitzeko, hustuketa salatzeko eta epaiketak gaitzesteko ekimena egin zuten gune autogestionatua zegoen tokiaren ondoan, Gaztetxe Martxa zela eta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun