Bihar, larunbatarekin, Oihukatuak musika kolektibo berria aurkeztuko dute Getxoko Txorimalo gaztetxean. Aurkezpenarekin batera, leku berean kontzertua eskainiko dute ekimenean parte hartzen duten hainbat taldek. Besteak beste, arratsaldeko 6etatik aurrera, Garrasika, Etsi Gabe, Aske, Matarratas, Koka del Rey eta Napalm arituko dira gaztetxeko oholtzarekin gainetik. Kontzerturako sarrera bi eurotan hartu ahal izango da. Oihukatuak Algortako Gazte Asanbladak Getxo udalerrian gazteen musika aske eta autogestionatuk bizi duen egoeraren inguruan sortutako eztabaidatik eratu den musika kolektiboa da eta, nolabait, orain dela hainbat urte Algortan izan zen
Esanak Esan kolektiboak utzitako hutsunea estaltzera dator. Besteak beste, entsegu lokalak sortzea, kontzertu birak antolatzea eta diskoak autokudeatzea du helburu aipatu erakunde jaioberriak. Argazkian, Txorimalo gaztetxearen barnealdea.