Berrogei minutu beranduago, 21:00ak aldera, beste mobilizazio bat gelditu zuten ertzainek. Itzubaltzeta gaztetxetik irten eta 100 metro besterik egin ez zutela, 130 bat gazteri bidea moztu zioten Gorbeia mendia eta Serantes mendia kaleetako errotonda ondoan. Ordurako, Brigada Higikorreko ("beltzak") beste bi furgoneta helduak ziren lekura. Bi lagun identifikatu, kargatzeko mehatxuak eta tentsio une luzeen ostean, "Erromoko bost gazte epaituak. Nortzuk dira kriminalak?" lelopeko martxak aurrera egin ahal izan zuen, espaloitik eta ertzainak atzean beti ere. Irain bezala uler zezaketen edozein oihu entzunez gero martxa indarrez disolbatuko zutela iragarri zuten ertzainek, "adierazpen askatasuna" oihuen artean.