Igande honetarako, urtarrilak 31, Algortako XXIV. Krosa antolatu du
Itxartu kultur taldeak. Biharko saioan 350 atleta baino gehiagok parte hartzea espero dute. Aurten ibilbidea aldatu behar izan da, Getxo Antzokiaren zaharberritze lanek betiko ibilbideko kale batzuk itxi arazi dituztelako. Ibilbide nagusi berria Algortako batzokiaren aurrean abiatuko da. Horrenbestez, txikiaurrekoen mailakoa izango da lasterketetan lehena, 630 metro luzerakoa, eta 11:30ean emango zaio irteera. Azkenak ateratzen, berriz, senior eta beterano mailako gizonak izango dira. 12:30ean abiatuta, 5.430 metroko ibilbidea egin beharko dute horiek. Lasterketa guztiak amaitu ondoren, sariak emango zaizkie irabazleei. Baina, behe-mailetako kategorietan, partehartzaile guztiek jasoko dute oparitxoa. Izen-ematea lasterketa bakoitza hasi baino ordu erdi lehenago egin beharko da Algortako batzokian.