Txetxu Fernandez Algortako euskal preso politikoa kolektibotik kanpo dagoela dio "El Pais" egunkariak. Fernandezek eta Langraizko espetxean dauden beste bost euskal presok idatzi ei duten balizko gutun bat eskuratu omen du PSOEren hurbil dagoen kazetak. "El Pais"-ek, baina, ostiralean argitaratutako artikuluan ez du ustezko idazkiaren testua bere osotasunean ematen eta balizko aipu txiki batzuk baino ez ditu erreproduzitzen. Haietako batean, gainera, "norberaren borondatez urrundu" direla ei diote presoek, norengandik eta "talde terroristarengandik", egunkariak egiten duen kontakizunaren arabera. Dena den, "El Pais" ez da egun hauetan presoen balizko gutunen bat argitaratu duen egunkari bakarra. Xelebreena, "Deia"-k eta Noticias taldeak Arnaldo Otegiri leporatu ziotena izan zen, Batasuneko mahaikideak erabat ezeztatu zuena.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!