Gizon bat atxilotu dute Sopelako garagardotegi batean lapurtu duelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urt. 31a, 01:52

Ertzaintzak 41 urteko gizon bat atxilotu zuen pasa den ostegunean, aurreko astean Sopelako taberna batean lapurreta egin izana leporatuta. Herrrizaingo Sailak zabaldu duen bertsioaren arabera, hilaren 23an, larunbata, goizaldeko 3etan akusatuak Sopelako kanpinean dagoen garagardotegiko parkingean autoa utzi zuen. Ondoren ostatuko leiho bat apurtu eta lokalera sartu zen. Atera zenean, bi kutxa erregistratzaileetako batean zegoen dirua eraman ei zuen gizonak, beste kutxa ireki ezinda, berarekin garraiatu zuela. Lapurretako tokitik alde egiteko bere autoa erabili ei zuen berriz. Hori guztiori ikertu eta lapurra nor zen asmatu ei zuten ertzainek, garagardotegiko arduradunek salaketa jarri ostean egindako miaketen bidez. Atxilotuari bortxakeriazko lapurreta delitua leporatu diote.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun