Getxoko alkateak legebiltzarkide izateko aukera izango du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urt. 31a, 22:40

Imanol Landa Getxoko alkateak Eusko Legebiltzarreko partaide bihurtu edo ardurari uko egin beharko dio datozen egunotan. Izan ere, atzo "Deia" egunkariak zabaldu zuenez, Jose Maria Gonzalez Zorrilla legebiltzarkide jelkideak alderdiarekin adostu du parlamentua uztea, erretiroa laster izango du eta. Gonzalez Zorrilla Muskizko antzinako alkatea Bizkaiko zerrendan aurkeztu zen, 11. postuan eta EAJk 12 eserleku eskuratu zituen lurralde horretatik. Dena den, iazko uztailean Izaskun Bilbao Barandikak Gasteizko jesarlekua utzi zuen, Europako Batasuneko Legebiltzarrera joateko. Gauzak horrela, Ana Otadui Biteri 13. zerrendakidea sartu zen orduan eta orain 14. izan zen Imanol Landa Jauregiri legokioke. Dena den, "Deia"k kontsultatu dituen iturrien arabera, alkate getxoztarrak nahiago izango du bere denbora guztia Getxo udalerriari eskaintzea. Horrela balitz, Miren Josune Gorospe Elezkano galdakaoztarrak hartuko luke Gonzalezen lekua. Argazkian, Getxoko alkatea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun