Orain lau hilabete izan ziren bost urte Ertzaintzak Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia kalean zegoen gaztetxea hustu zuenetik. Egun Errekagane kalean lekutzen dena bezala, Itzubaltzeta zeukan izena. 2004ko irailaren 27ko goiz horretan gogor aritu ziren poliziak, gune autogestionatuaren barruan zeuden lagunei babesa emateko bildutako dozenaka neska-mutil, heldu zein agure sakabanatzen. Orduan identifikatutako gazteetatik bosti, orain heldu zaie epailearen aurretik igarotzeko aldia.
Gaur goizeko 10:30etik aurrera Bilbon epaituko dituzten Itzubaltzeta / Romoko bost gazteei beren babesa eskaini zieten dozenaka gaztek pasa den ostiralean. Lehenengo Itzubaltzeta gaztetxearen desalojoan, 2004 irailaren 27an, "ordena publikoa nahastea, agintaritzari desobeditzea eta irain delitua" egitea leporatu dizkietela, herriko gazteek