Getxolan zerbitzuaren bitartez, haur, emakume eta familia eremuetako esku-hartze psikosozialerako teknikariak trebatzeko egitasmoa jarriko du abian
Getxoko Udalak, Psikologia, Pedagogia edo Soziologia lizentziatura eta/edo Gizarte Hezkuntza eta Gizarte Langintza diplomatura duten langabeei zuzenduta. Aldez aurretik, gaur zortzi, otsailaren 10ean, informazio zehatzagoa emateko hitzaldi bat antolatu dute. Bertan azalduko dituzte besteak beste, ibilbidearen edukiak, lanpostuko eginbeharrak, ibilbideen antolamenduak, datak eta epeak. Solasaldia 11:00etan izango da Algortako kultur etxean, Villamonten. Ekimen hori Getxo Lan In proiektuaren harira garatzen ari da, Europako Gizarte Funtsak subentzionatuta eta Espainiako Lurralde Politiken Ministerioak kudeatuta. Proiektuaren helburua lan merkaturatzea da, behar bereziak dituzten pertsonei arreta eta laguntza emateko sektoreetan. Argazkian, Algortako San Martin kaleko 17. zenbakian dauka egoitza Getxolanek.