Neguriko hainbat kale itxi egingo dituzte zuhaitzak inausteko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ots. 2a, 20:03

Otsailaren 4an eta 5ean, ostegun eta ostiralean, espaloi gainetan dauden zuhaitzak inausteko lanak egingo ditu Andres Isasi eta Bilbao kaleetan, Negurin, Getxoko Udalak. Hori dela eta, aipatu kaleak zarratu egingo dira lanok irauten duten bitartean, bakarrik goizez, 9:30etik aurrera. Horrek eragina izango du ibilgailuen eta oinezkoen joan-etorrietan, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Ostegunean, Andres Isasi kalea itxiko da; eta ostiralean, Bilbao kalea. Horregatik, Udalak kale horietan autoa aparkatuta daukaten auzoko bizilagunoi eskatu die, arren, ibilgailuak bertatik kentzea lanak hasi aurretik, udal beharginek oinezkoen eta auzoko bertako bizilagunen eta beren ibilgailuen segurtasuna berma dezaten. Argazkian, egunotan Areetako Santa Ana auzoko ezkiak ere inausten dabiltza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun