Mutil batek bere buruaz beste egitea eragotzi du Leioako Udaltzaingoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ots. 3a, 14:45

Leioako udaltzainek gazte leioaztar bati bere buruaz beste egitea eragotzi zioten orain hiru egun metro geltokian, udal iturriek zabaldu dutenez. Igandean jazo zen gertaera, goizeko 6:15 aldera. Tokiko poliziek adierazitakoaren arabera, patruila auto batean zihoazen udaltzainek emakume gazte bat ikusi zuten negarrez, Leioako metro geltokitik hurbil. Neskak, O.R.C. inizialak dituen bilbotarrak, ezer ez zitzaiola pasatzen esan zien agenteei. Horren ostean, mutil bat metro geltokiaren gainean dagoen eskulekuan jesarrita zegola konturatu ziren. Hurbiltzerakoan trenbidera botatzen ahalegindu omen zen mutila, baina udaltzainek horiu egin baino arinago hartu zuten eta toki hartatik urruntzea lortu zuten, azaldu dutenez. Hori gertatu eta gero, gaztea, A.A.P. inizialak dituen leioaztarra, negarrez hasi zen, alkoholaren eraginpean baitzegoen. Gazte biekin berba egin eta gero bikotea zirela jakinarazi zuten. Lasaitu ondoren, agenteek etxera eraman zuten gaztea. Argazkian, Leioako hainbat udaltzain beste zeregin batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun