Ertzaintzak gizonezko bi atxilotu zituen pasa den astelehenean Getxon, bortxakeriazko lapurreta saiakera egotzita. Herrizaingo Sailak zabaldu duen bertsioaren arabera, ustezko lapurrek, 31 eta 39 urtekoak, ezin izan zuten Getxoko batean lapurreta burutu, hesia kendu eta sarraila bortxatu ondoren ezinezkoa egin zitzaielako aretora sartzea. Atxilotuetako batek bi agindu judizial ditu bere gain, tartean atxilotze eta espetxeratze agindu bat. Gertaera astelehenean goizeko 4ak aldera izan zen. Orduan, Ertzaintzako patruila batek "furgoneta susmagarri bat" ikusi zuen, Getxoko kalezulo batetik ateratzen. Poliziak auto gelditzen saiatu ziren baina gidariak ihesaldiari ekin zion, Leioan harrapatu zutenera arte. Bertan, furgonetan zihoazen gizonezko bi identifikatu zituzten, Herrizaingo Sailaren arabera, "ertzainek ezagutzen dituzten ohiko gaizkile bi".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!