Bihar, ostegunarekin, bulego berria estreinatuko du Leioan
Elhuyar Aholkularitza euskara zerbitzuak. Estartetxe kaleko 5. zenbakian, Ikea eraikinean, dauka lantokia elkarteak, bihar goizeko 12etan euskalgintzari eta herritarrei aurkeztuko dietena. "Bilbo Handian euskararen normalizazioaren, gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasunaren eta herritarren parte-hartzearen ateak irekitzen" laguntzea da bulego berriaren xedea, Elhuyarrek zabaldu duenez. Izan ere, Uribe Kosta, Bilboaldea, Ezkerraldea eta inguruko eskualdeei emango die zerbitzua lantoki berriak, "parte hartzeko metodologian" oinarrituta. 1991tik aurrera, Elhuyarrek enpresa eta erakundeetako euskara-planak diseinatzen ditu, "euskararen erabilera edota presentzia areagotzea helburu duten" prozesuak, alegia. Bide horretan, hainbat lan egin ditu zientzia eta softwaregintza alorretan, besteak beste. Leioakoa hirugarren bulegoa da, Usurbil eta Durangon lantoki bana dutela. Argazkian, Elhuyarreko lantaldea 2008an / © Elhuyar Aholkularitza.