"Algortako gazte iraultzaileen" oharra:
Atzo zuen webgunean argitaratu zen berriaren harira idazten dizuegu. Hain zuzen, gaztetxearen aurkako erasoaren inguruan datzanari buruz. Egia da luzaturiko informazioa gaztetxearen esanetan oinarritzen dela diozuela. Hala eta guztiz ere edonork berria irakurriz gero txakurrak sozialez jantzita sartu direla ematen du, gaztetxea eta euskal gazteriaren kontrako eraso bat burutu zela ulertzen da.
Zuen gunean aipatutakoa ez dugu berdin ikusten eta gu bertan izan ginen. Argi utzi nahi dugu gaztetxean ez zela inolako erasorik izan. Bertara, Uribe Kostako hainbat eta hainbat euskal gazte hurbildu ziren ordu batzuk lehenago Des-kontrol eta hainbat herritarrek jasandako eraso bortitzaren erantzuleak inguruetan zebiltzala jakinda, eurei azalpenak eskatzera.
Egia da tentsio momentuak bizi zirela, beti ere gaztetxetik kanpo. Bestalde, Barakaldon bizitako aurrekariak kontuan edukirik ez da harritzekoa.
Azpimarratu nahi dugu gaztetxeen eta gaztetxeek bultzatzen dituzten herri dinamiken aldekoak garela, normalean hauetan parte hartzen dugularik.
Besterik barik, zuen arreta eskertuz agurtzen gara.
Pasa den urtarrilaren 23an Itzubaltzeta / Romoko Itzubaltzeta gaztetxean erasorik izan zenik ukatu dute gaur hainbat lagunek. "Algortako gazte iraultzaileak" izenpean UKBERRI.NET-i bidalitako oharrean, herenegun