Haize-bolada bortitzak eta olatu handiak izateko arriskuaren aurrean, eta eragin ditzaketen ondorio kaltegarriak prebenitzeko eta arintzeko, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre egiteko Zuzendaritzak eta Babes Zibilak badaezpadako neurriak hartzea gomendatu die herritarrei: besteak beste, itsas pasealekuetara, kai-muturretara edo itsaslabarretara ez hurbiltzea; ibilgailurik ez gidatzea kostaldetik gertu dauden errepideetatik; urpean igeri egiteko asmoa izanez gero, bertan behera uztea; eta ez ontzirik erabili, ezta amarrik aztertu ere, ur kirolik ez egiteaz gain.
Larrialdi baten aurrean hartu beharreko neurriei dagokienez, itsasora eroriz gero, olatuak lehertzen diren tokietatik urrundu behar da, eta ondoren laguntza eskatu eta erreskatatu arte itxaron.Olatuek norbait eramatekotan, lasaitu egin behar da, eta ez igeri ur-lasterraren kontra, kostaldeko lasterrek indarra galtzen baitute beste tarte batzuetan. Larrialdirik izatekotan SOS Deiak 112ra deitu behar da.