Matrikulazio epe zabalik dago jada eta eskola, ikastetxe zein ikastola gehienak propaganda ari dira egiten ikasle berriak bereganatzeko. Hori ari zen egiten atzo arratsaldean Altzagan gazte bat, Ikastolen Federazioko kartela eta triptikoa banatu eta jartzen herriko ohiko lekuetan. UKBERRI.NETeko irakurle batek salatutakoaren arabera, Bilbao Bizkaia Kutxaren bulego batean afixa zeloaz jarri eta udaltzain batek identifikatzeko eskatu zion. "Gazteak ezer txarrik edo debekaturik ez zela egiten ari eta ez ziola dokumentaziorik emango. Hortik aurrera, eztabaida... udaltzain gehiago agertu eta komisariara eramaten saiatu ziren... Jendea ere inguratu zen... eta eztabaida gogortu zen", azaldu du Erandioko lagunak. "Ikastolako propaganda jartzeagatik identifika araziko dute jendea Erandioko udaltzainek? Bide kezkagarria, benetan", kexu da UKBERRI.NETeko irakurle hori. Argazkian, metro geltoki ingurua Altzagan.