LZPren inguruko hitzaldia emango dute bihar Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ots. 4a, 20:35

Bilbo Handiko antolaketa erregulatzen du Lurralde Zati Planak (LZP), Uribe Kosta eskualdea barne. Hirigintza-plangintzak, errepideak, arauak, garraioa, industria guneak… LZPren arabera egingo dituzte. Baina, pertsona guztiak ez daude ados plan horrekin, ezta hura garatzeko moduarekin ere, LZPren Aurkako Asanblada kasu. Talde horretako kide batek hitzaldia eskainiko du Goñi Portal kultur etxe plentziarrean, Plentzia eta Gorlizko Gazte Asanbladak gonbidatuta. Bihar izango da, otsailaren 5ean, ostirala, 18:00etatik aurrera. Aukera paregabea izango da gaia bertatik bertara ezagutzeko eta zalantzak argitzeko. Argazkian, LZPren aurkako pintaketa Lemoizen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun