
Urtarrilean zehar izan dira Pol Asensio, Iker Beristain "Beris" eta Endika Lejarzegi Algortako euskal preso politikoen urtebetetzeak. Hori ospatzeko, urtebetetze jaia egingo dute bihar, ostirala, Algortako Amnistia tabernan. Ordua 20:30ean jarri dute, ostiral guztietan egiten den elkarretaratzea baino ordu erdi beranduago. Besteak beste, musika, giroa... eta sorpresak izango dira. Egunotan, eskualdeko beste gatibu batek ere egin ditu urteak: Patxi Markes Berangoko euskal preso politikoak atzo, asteazkena, bete zituen 40 urte. Bitartean, Jabier Gallaga algortarraren urtebetetzea astelehenean (otsailak 8) izango da. Egun berean egingo ditu urteak Xabier de la Maza gazte gorliztarrak. Irantzu Gallastegi berangoztarraren urtebetetzea, berriz, asteazkenean, otsailaren 10ean, izango da. Hori dela eta, zazpiei postal, gutun edo zerbait bidaltzeko aukera ona (
ikusi helbideak) dela adierazi du Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Argazkian, euskal presoak Euskal Herriratzeko aldarrikapena Algortan.