Urtean zehar ere emango dute euskarazko produktuen berri

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ots. 5a, 12:30

Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak urteak daramatza "Euskarazko produktuen katalogoa" argitaratzen, Euskal Herriko hainbat eta hainbat udalekin elkarlanean, Joxi Arakama tokiko arduradunak adierazi duenez. Katalogoak euskaraz argitaratzen diren nobedadeak jasotzen ditu: liburuak, filmak, musika, jokoak, jostailuak eta abar. "Katalogoa abenduan argitaratzen jarraituko dugu, baina, urtean zehar ere nobedadeak argitaratzen direnez, antolatzaileok webgune bat eta buletin bat prestatu ditugu", azaldu du euskara teknikariak. Aldizkaritxo horren bitartez, Euskal Herriko argitaletxe desberdinek haur eta gazteentzako argitaratzen dituzten euskarazko produktuen informazioa jaso ahal izango da. Produktuak atalka sailkatuta daude, eta, informazioa jasotzeaz gain, bilaketa erraza egiteko aukera ere eskaintzen du. Urtean bizpahiru buletin jasoko dituzu, garaian garaiko nobedadeekin. Buletina jaso nahi izanez gero, segidan dagoen loturan klik egitea besterik ez dago, eta eskatzen diren datuak bete: http://www.katalogoa.org/buletina. Bestalde, "Barrebarrabarra" antzerki jardunalditxoen berri eman du Arakamak. Argazkian, umeak jolasean Getxoko udako liburutegietako batean / © Getxo.net.

Horren bitartez, otsailaren 13an, larunbatarekin, Ez dok hiru Bikoteatroa konpainiaren "Euskarazetamol" antzezlanaz gozatzeko aukera egongo da Areetako Andres Isasi Musika Eskolan, 20:00etatik aurrera. Martxoaren 6an, berriz, "Xabinaitor" taularatuko dute Wazemank-eko lan-taldeko kideek, ordu eta toki berean. Sarrera 10 eurokoa da, baina 5 lagunetik gorako taldeak eginez gero, prezioa 5 eurokoa da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun