Pilak batzeko 20 edukinontzi berri jarri ditu Uribe Kostako Mankomunitateak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ots. 5a, 13:43

“Pilontziak”, pilak biltzeko edukiontzi berriak, dagoeneko jarrita daude Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko zazpi udalerrietan, hau da, Barrikan, Berangon, Gorlizen, Lemoizen, Plentzian, Sopelan eta Urdulizen. Guztira, 20 dira eta haien helburua da hondakin hori kalean biltzeko lana erraztea. Pilak biltzeko zerbitzua osatzeko pilentzako edukinontzi txikien banaketa egingo da, etxeetan pilak bildu ahal izateko pilontzietara gerturatu eta bertan utzi arte, tokiko arduradunek gaineratu dutenez. Edukiontzi horien banaketa Mankomunitateko bulegoetan, kontsumitzaileen bulegoetan eta udaletxeetan egingo da. Hala ere, badago pilak birziklatzeko beste bide bat. Izan ere, Uribe Kostako hainbat saltokik pilak batzeko kanpainarekin bat egin dute eta edukiontziak dituzte jarrita dendetan. Horretaz gain, aspalditik dago horiek botatzeko aukera, eskualdeko udaletxe, kultur etxe eta ikastetxeetan. "Jakingo duzuen moduan, oso garrantzitsua da pilak dagokion pila-edukiontzietara botatzea, oso arriskutsuak baitira bai osasunerako eta baita ingurumenerako, duten merkurio eta kadmio kantitateengatik", nabarmendu dute Mankomunitateko arduradunek. Argazkian, pilontzietako bat / © Uribekosta.org.

Honako hauek dira kokapenak:

Barrika:
- Jonakone auzoan, KZgunearen aurrean (Txintxilandia, 2).
- Goierri auzoan, kultur etxearen aurrean.
Berango:
- Sabino Aranan, metroko geltokiaren parean.
- Simon Otxandategi, Skate Park-aren parean.
- Abarotxu eta Mantxabe kaleen bidegurutzean.
Gorliz:
- Turismo bulegoaren ondoan, Iberre plazan.
- Kultur etxearen aurrean (Krutzeta, 5).
- Erakusketa gelaren aurrean (Eloisa Artaza, 3).
Lemoiz:
- Armintzan, autobus geralekuko markesinaren ondoan.
- Andrakasko bidegurutzean, ermitaren aurrean.
Plentzia:
- Astillero plazan, Palasen aurrean.
- Plazatxoan, Bizimeta puntuaren ondoan (zubiaren ondoan).
- Portuan, iturriaren ondoan.
Sopela:
- Arabeta kalean.
- Loiola Ander Deuna kaleko 50. zenbakian.
- Gernika plazan.
- Sipiri kalean (Eurosuper supermerkatuaren aurrean).
Urduliz:
- Aita Gotzon kalean, jubilatuen egoitzaren aurrean, olioa biltzeko edukiontziaren ondoan.
- Aita Gotzon kalean, Elortza eskolako sarreraren parean, olioa biltzeko edukiontziaren ondoan.
- Aita Gotzon eta Zuberoa kaleen bidegurutzean, metro geltokiaren parean, edukiontziak dauden gunean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun