Aurten ere “Wanted” izeneko lehiaketa deitu du Getxoko Udaleko
Gazteria Zerbitzuak, ideia edo lan proiektu bat duten 18 eta 30 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta. Interesdunek otsailaren 8tik martxoaren 12ra bitartean aurkeztu beharko dute egitasmoa, oinarrietan adierazitako modu eta lekuetan. Proiektua aurkeztu ondoren, bilera batera deituko dituzte gazteak. Bertan, hainbat arlotako profesional eta adituk egitasmoak hobetzeko proposamenak egingo dituzte, berriro ere landu eta aurkezteko. Diru-sariak 500 eta 15.000 euro artekoak izan daitezke eta, horietatik aparte, bestelako saririk ere egongo da, hala nola, aholkularitza profesionala, orientazioa eta trebakuntza. Deialdi honen oinarriak edozein herritarren arretarako bulegotan edo Gazte Informazio Bulegoan eskatu ahal izango dira (azken honetan informazio osoagoa emango dute). Era berean,
wanted.getxo.net orrian ere deskargatu daiteke. Argazkian, iaz saritutako lanen egileetako batzuk, Koldo Iturbe zinegotzia eta Unai Amezaga Gazteria teknikariarekin / © Getxo.net.