Inauteriak euskal mitologia ikasiz ospatuko dituzte Lemoizko haurrek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ots. 5a, 14:30
Otsailaren 16an, Inauterietako Asteartean, mitologia tailerra izango dute 6 eta 12 urte arteko neska-mutil lemoiztarrek, Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren bitartez. Ordutegia, 17:30etik 19:30era jarri dute, Armintzako kultur etxean. "Tailer honek bi zati izango ditu. Hasieran euskal mitologiari buruzko zenbait kondaira kontatuko dira haurrek tailerraren testuingurua ulertu eta ezagutu dezaten. Ondoren, euskal izaki mitologikoen maskarak egiten ikasiko dute", azaldu dute tokiko arduradunek. Izena eman nahi duena Armintzako kultur etxera joan beharko da, hilaren 12a baino lehen. Argazkian, lamia dantzan Lamiakoko Maskaradan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun