Astelehen honetan, otsailak 8, hasiko dira Getxoko Maidagan kalea, Zientoetxeko antzinako errepidea, Benta eta Aizkorri hondartzaren arteko zatian egokitu eta zaharberritzeko lanak. Hasiera batean, saneamendu obrak egingo dituzte, Azkorriko hondartzako aparkalekua eta Dilizko estrataren artean. Horregatik, erreil mozketak egingo dira, bidea txandaka emanez, udal iturriek zehaztu dutenez. Gogoratu, 2,3 kilometroko errepidearen zati hori, Bizkaiko Foru Aldundiak laga eta gero, Udalaren eskumenekoa dena, hiribide izango dela bere osotasunean. Hiribide berriaren gaineko proiektuak, asfaltatze berria egin, oinezkoen pasabide goratuak ipini eta bi kilometroko bidegorria egokitzea aurreikusten du. Lan horiek amaitzeko epea 6 hilabetekoa da eta 1.300.000 inguru eurotan esleitu dituzte. Udaletik eskatu dute, arren, obra horiek direla eta ipiniko duten seinaleztapenari adi egoteko. Lanek aurrera egin ahala, gerta litezkeen aldaketen berri emango dute. Argazkian, Bentan hasi eta Azkorriko hondartzan amaituko dira lanak.