Algortako Etorbidea itxiko dute igande gauean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ots. 5a, 20:09

Igande honetan, otsailak 7, Algortako Etorbidea itxiko zaio zirkulazioari, kale horretako 69 eta 53 zenbakien parean, Telletxeko bidegurutzean, Getxoko Udalak jakinarazi duenez. Bide-zorua konpontzeko premiazko lanak egin behar dituzte bertan, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Zirkulazio mozketa gaueko 22:30etik goizeko bostetara izango da. Hartara, Algortako Etorbidera ezin izango da autorik sartu Telletxe, Sarrikobaso eta Trinitate kaleetatik. Azken kale horretatik datozen ibilgailuek Telletxetik jarraitu ahal izango dute Bidezabaleraino. Argazkian, Algortako beste kale bat zirkulazioari itxita.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun