Krisi egoera izan arren, Gorlizera gerturatu diren turisten portzentajea, 2009an, %3,5a igo dela adierazi du tokiko Turismo Bulegoak. "Behe-denboraldian izan duen bisitari kopuruaren igoera funtsezkoa izan da hau lortzeko", bertako arduradunek zehaztu dutenez. Bisitarien jatorriari dagokionez, gehientsuenak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoakoak ziren: turista guztien %69,48. "Beste bisitariak, %14,49, Espainiar Estatuko bisitariak ziren eta %16,03 bisitari atzerritarrak. Zifra hauetan aipatu behar da azken urte hauetan Estatuko bisitarien portzentajea jaisten joan dela. Bestalde, bisitari atzerritarren portzentajea igotzen doa", azaldu dute Turismo Bulegotik. Ostatu hartzeko 470 toki daude Gorlizen, (aterpetxe eta camping banatan eta bi pentsiotan banatuta. "2009an, alojamenduen okupazioaren urteko bataz bestekoan (%59,40) ia %10aren igoera egon da, 2008ko urtearekin (%49,73a) konparatuta", udal arduradunen hitzetan. Argazkian, Gorlizko hondartza izan da urteetan turisten erakargune.