Madrilgo ARCO erakusketara antolatu du bidaia Getxoko Kultur Etxeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ots. 6a, 13:33

Ohi bezala, Getxoko Kultur Etxeak arte garaikideko Madrilgo ARCO azokara antolatu du bidaia, 2010ean. Joateko, Algortako Ecuador Viajes agentzian (Juan Bautista Zabala kalea, tel.: 944 912 081) eman dezakete izena interesatuek. Bidaia otsailaren 19an, 20an eta 21ean izango da, bi autobusetan. Prezioa 155 eurokoa izango da, Madrilgo Silken hoteleko (4 izar) egonaldia (gela bikoitzean), buffet gosaria eta azokarako joan-etorriak barne. Azokarako sarrerak bidaiariek ordaindu beharko dituzte. Autobusak otsailaren 19an, ostiralean, irtengo dira 16:00etan, Algortako Telletxe kaleko (Kirikino) autobus geltoki batetik eta otsailaren 20an, igandean, bueltatuko dira, arratsaldeko, 16:00etan, hoteletik abiatuta. Argazkian, Graham Howe australiarraren lana / ©® Graham Howe - Coleccion Recorridos Fotograficos ARCO.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun