2009ko Getxoko Jazzaldiaren talde lehiaketaren irabazle suertatu zen Points bandaren diskoa kaleratu berri dute. Errabal zigiluak ekoiztu duen diskoak laukote txekiarrak jaialdian eskainitako emanaldietan zehar zuzenean grabatutako sei abesti biltzen ditu, eta denda espezializatuetan eta www.hotsak.com webgunean eskura daiteke. Points 2007ko udaberrian abiatu zen, Pragako Jaroslav Jezek Kontserbatorioko jazz departamenduko lau ikaslek eta graduatuk sortuta. Instrumentu harmonikoak ez egoteak, pianorik edo gitarrarik, esaterako, musikariei espazio gehiago ematen die elkar eragiteko. Taldearen soinu esanguratsua bere egituragatik sortu da hein batean eta, bereziki, bere musikagatik. Pointsen errepertorioan kide guztien jatorrizko konposizioak eta estandarrak daude. Argazkian, Points laukote txekiarra / © Getxoko Kultur Etxea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!