Musika antifaxista aukeran izango dute gaur uribekostarrek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ots. 6a, 16:51

Astebururo bezala, makina bat kontzertu izango dira gaur Uribe Kostan, Erandion eta oro har, Euskal Herrian. Baina, ohi ez bezala, bi kontzertu antifaxistek bat egingo dute data berean. Alde batetik, Cable Street Beat Euskal Herriak antolatuta, Ska Gaua izango da 21:00etatik aurrera Itzubaltzeta / Romoko Itzubaltzeta gaztetxean. Bertan, Maiakovsky eta Artwood69 DJen arteko lehia, Luz de Putas taldea eta Nu Sports, No Sports Stuttgart-eko (Alemania) ska banda mitikoa zena, izango dira oholtzaren gainean. Sarrera bost eurotan erosi ahal izango da gaztetxean bertan. Bestalde, gaur goizetik Bilboko Kukutza gaztetxean burutzen ari den II. Topaketa Antifaxistaren baitan, Algorta eta Itzubaltzetako Dale ke Aun Respira (DAR) musika taldeak joko du. Kontzertua 20:00etan hasiko da eta uribekostarrez gain, bertan izango dira Karkaba eta Estricalla taldeak. Sarrera bost eurotan eros daiteke, Kukutzan bertan. Argazkian, DAR taldeko hainbat kide / © Mugaz - DAR.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun