Europako rugbyrik onena Algortako Mamarro tabernan jarri dute ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ots. 7a, 02:09

Atzo abiatu zen Dublinen Sei Nazioen Rugby Torneoa gizonezko maila nagusian. Irlandarrek iazko galtzaileak, italiarrak, hartu eta 29 eta 11 jipoitu zituzten. Algortako Mamarro tabernan zuzenean jarraitu ahal izan zen partida, baita ordu batzuk emandako Ingalaterra eta Galesen artekoa. Kasu horretan, San George-renek dragoia akatu zuten, 30 eta 17ko emaitzaz. Bitartean, Guinness garagardo beltza dastatzeko aukera izan zuten ostatuko bezeroek, inoiz baino salneurri merkeagoan jarrita. Bihar, berriz, Eskozia eta Frantzia arteko lehia emitituko dute Mamarron, 16:00etatik aurrera eta horrela egingo dute torneoko gizonezko maila nagusiko partida guztiekin. Dena den, Europako Rugby Kopatzat har daitekeen torneoa herenegun hasi zen, Irlanda eta Italiako emakumeek jokatutako partidarekin. Gizonezko lehia 1883an hasi bazen ere, emakumeek XXI menderaino, 2001eraino, itxaron behar izan zuten lehiatzeko. Bestalde, mutilek 20 urte azpiko lehiaketa ere egingo dute. Argazkian, Irlandako mutilak iazko garaipena ospatzen / cc-by ArunMarsh.

Sei Nazioen Torneoko egitaraua:

Gizonezkoen maila nagusia, Mamarro tabernan ikusgai:

• Otsailak 6, 15:30ean, Irlanda-Italia.
• Otsailak 6, 18:00etan, Ingalaterra-Gales.
• Otsailak 7, 16:00etan, Eskozia-Frantzia.
• Otsailak 13, 15:00etan, Gales-Eskozia.
• Otsailak 13, 18:30ean, Frantzia-Irlanda.
• Otsailak 14, 16:30ean, Italia-Ingalaterra.
• Otsailak 26, 21:00etan, Gales-Frantzia.
• Otsailak 27, 15:30ean, Italia-Eskozia.
• Otsailak 27, 17:00etan, Ingalaterra-Irlanda.
• Martxoak 13, 15:30ean, Irlanda-Gales.
• Martxoak 13, 18:00etan, Eskozia-Ingalaterra.
• Martxoak 14, 16:30ean, Frantzia-Italia.
• Martxoak 20, 15:30ean, Gales-Italia.
• Martxoak 20, 18:00etan, Irlanda-Eskozia.
• Martxoak 20, 20:45ean, Frantzia-Ingalaterra.

Emakumeen maila:

• Otsailak 5, 19:30ean, Irlanda-Italia.
• Otsailak 6, 19:00etan, Ingalaterra-Gales.
• Otsailak 6, 19:30ean, Eskozia-Frantzia.
• Otsailak 12, 19:00etan, Frantzia-Irlanda.
• Otsailak 13, 14:30ean, Italia-Ingalaterra.
• Otsailak 14, 14:00etan, Gales-Eskozia.
• Otsailak 28, 14:00etan, Gales-Frantzia.
• Otsailak 28, 14:30ean, Italia-Eskozia.
• Otsailak 28, 15:00etan, Ingalaterra-Irlanda.
• Martxoak 12, 19:30ean, Irlanda-Gales.
• Martxoak 13, 13:30ean, Eskozia-Ingalaterra.
• Martxoak 13, 20:30ean, Frantzia-Italia.
• Martxoak 19, 19:30ean, Irlanda-Eskozia.
• Martxoak 19, 20:00etan, Frantzia-Ingalaterra.
• Martxoak 21, 14:00etan, Gales-Italia.

20 urte azpiko gizonezkoen maila:

• Otsailak 5, 19:30ean, Eskozia-Frantzia.
• Otsailak 5, 19:35ean, Irlanda-Italia.
• Otsailak 5, 19:45ean, Ingalaterra-Gales.
• Otsailak 12, 19:00etan, Italia-Ingalaterra.
• Otsailak 12, 19:05ean, Gales-Eskozia.
• Otsailak 12, 19:45ean, Frantzia-Irlanda.
• Otsailak 26, 14:00etan, Italia-Eskozia.
• Otsailak 26, 15:30ean, Gales-Frantzia.
• Otsailak 27, 19:45ean, Ingalaterra-Irlanda.
• Martxoak 12, 19:00etan, Eskozia-Ingalaterra.
• Martxoak 12, 19:35ean, Irlanda-Gales.
• Martxoak 12, 19:45ean, Frantzia-Italia.
• Martxoak 19, 19:05ean, Gales-Italia.
• Martxoak 19, 19:35ean, Irlanda-Eskozia.
• Martxoak 21, 14:00etan, Frantzia-Ingalaterra.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun