Jendetza artean aurkeztu dute Oihukatuak musika kolektibo gaztea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ots. 7a, 19:37

Pasa den urtarrilaren 30ean, 150 pertsonen aurrean aurkeztu zuten Algortako eta inguruetako Oihukatuak musika kolektibo gazte berria. Ekitaldia Getxoko Txorimalo gaztetxean burutu zuten, Oihukatuen hamabi taldeetatik seik jo zutela. Publikoak Garrasika, Etsi Gabe, Aske, Matarratas, Koka del Rey eta Napalm entzuteko parada izan zuen. Esanak Esan aspaldiko kolektiboaren hutsunea betetzera dator Oihukatuak eta kideen esanetan "musika antikapitalista, anti-S.G.A.E eta antikontsumista egiteko nahia" dute. Dena den, kolektiboa sortzeko bultzada talde bakoitzak bizi dituen zailtasunetatik etorri zen. Izan ere, entseguak egiteko lokalak edota diskoak ateratzen lortzea kontu zailak dira talde gazteentzat. Lehenengo helburu gisa, talde guztiak batuko dituen diskoa atera nahi dute. Aurkezpenaren eta La Koka del Rey eta Garrasika taldeen argazkiak ikusteko sakatu hemen.

Oihukatuak kolektiboaren komunikatua:

Kaixo eta arratsaldeon, Algortako musika taldeen kolektiboa gara, Oihukatuak, hain zuzen ere, eta gaur gure proiektua herriaren aurrean aurkeztera gatoz.

Algortako musika taldeak batu egin gara aldarrikatu nahian musika antikapitalista, anti-S.G.A.E eta antikontsumista egiteko nahia dugula, eta diskoetxe erraldoien sarean jausiko ez garela. Kolektibo hau egitera eraman gaituen arrazoietako bat izan da gaztea izanda musika talde bat sortzea oso zaila dela herrian gazte lokalak ez daudelako eta ordu bateko entsegu bat alokatzeko gutxienez 10 euro ordaindu behar dituzulako. Bestetik, ez dugu ikusten batere erreza maketa edo disko bat ateratzea kalera talde bezala, horregatik proiektu honen bidez eta autogestioaren bidez saiatuko gara dirua lortzen disko bat ateratzeko talde guztien artean.

Proiektua hau, hasiera batean Algortako Gazte Asanbladak proposatutako musika kolektiboaren bitartez sortu zen, eta ostiralero arratsaldeko 17:30ean Algortako Kultur Etxean gelditzen hasi ginen. Gure nahia musika egitea zen era antikapitalista, anti- S.G.A.E eta antikontsumista batean. Horregatik, asanblada moduan batzen hasi ginen. Asanbladaren bidez saiatzen ari gara musika kolektiboan gauden talde guztiei aukera ematen kontzertuak emateko, eta gaur Txorimalo Gaztetxean gure helburuetariko bat lortzen ari gara, Oihukatuak Algortako Musika Taldeen Kolektiboa herriari aurkezten. Ideia hau aspaldi desagertutako Esanak Esan kolektibotik dator, Oihukatuak kolektiboaren jomuga berdinak zituena. Pixkanaka-pixkanaka aurrerapausoak ematen ari gara, gero eta talde gehiago kolektiboan sartuz. Oraintxe kolektiboak 12 taldez osatuta dago; ERASOKA, GARRASIKA, MATA RATAS, LA KOKA DEL REY, NAPALM, ETSI GABE, INOIZ EZ, EZTANDA, UNDEFITED, ASKE, LEHERTU ARTE, BIHURGUNE.

Ez gara talde gutxi baina animatzen ditugu Algortako talde desberdinei kolektiboan parte hartzera, eta baita ere musika gustukoa duen jendeari hurbiltzera eta laguntzera.

Pixkanaka-pixkanaka hurbiltzen ari gara gure ametsa lortzera asanblearismo eta autogestioaren bitartez.

Algortako gazteak batu gara musikaren bitartez gure ideiak zabaltzeko eta gogotsu gabiltza lan honetan.

Besterik gabe, ongi etorria ematen dizuegu Oihukatuak musika kolektiboaren aurkezpenari gaur Txorimalo Gaztetxean, Ongi etorriak izan zaitezte eta gozatu ezazue!

Oihukatuak
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun