Karmelo Landa espetxez aldatu dute, baina ez dakite non den

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ots. 7a, 21:57

Espainiako Auzitegi Nazionalak ez du oraindik erabaki Karmelo Landa EHUko Leioa eta Erandioko campuseko irakasle eatarrari espetxealdia beste bi urtez luzatuko dion edo ez. Kezkatuta daude oso Karmelo Landa presoaren senideak. "Larri gaude", adierazi dio "Berria"ri Juan anaiak. Espetxez aldatu zuten atzo Landa, baina ez dakite nora eraman duten. Gaizki ulertze baten ondorioz, ostiralean espetxetik aterako zirela jakin zen ezker abertzaleko kideen artean kokatu zuen Landa egunkari horrek atzoko alean, baina, anaiak azaldu duenez, Auzitegi Nazionalak ez du oraindik erabaki espetxealdia beste bi urtez luzatuko dion edo askatu egingo duen. Argazkian, euskal errepresaliatu politikoen aldeko manifestazioa campusean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun