Gauerdiko 12:10 aldera, SOS Deiak 112 zerbitzuan telefono-deia jaso dute, Barakaldoko etxebizitza batean eztabaida bat izan dela eta emakume bat beharbada hilik zegoela esateko, Eusko Jaurlaritzaren
Herrizaingo Sailak zabaldu duenez. Horren berri jaso bezain pronto, Ertzaintzaren agenteak eta anbulantzia medikalizatu bat bidali dituzte bertara. Etxebizitzan 65 urteko emakumezko bat aurkitu dute, soinean arma zuri batez egindako zauriak zituela; osasun langileek hilda zegoela baieztatu besterik ezin izan dute egin. Dirudienez, semeak eman dizkio sastadak biktimari, harekin izandako eztabaida batean. Hilketa horren ustezko egilea, 41 urtekoa, minutu batzuk geroago atxilotu dute handik gertu, eta polizia-egoitza batera eraman dute. Gertaerak konfirmatzekotan indarkeria matxistak Euskal Herrian eraildako bigarren emakumea litzateke. Argazkian, urtarrilaren 20an Elena Cal tolosarraren erailketa salatu zuten Algortan.