Karmelo Landa aske utziko dute bermea ordainduta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ots. 8a, 13:54

Gara.net agerkari digitalak aurreratu duenez, Karmelo Landa EHUko Leioa eta Erandioko campuseko irakasle eatarra eta ezker abertzaleko kidea aske utziko dute datozen orduetan, aurretik 50.000 euroko bermea ordainduta. Gainera, iturri horren arabera, ez dizkiote jarri Pernando Barrenari eta egunotan libre geratu diren ezker abertzaleko kideei ezarritako debekuak, hain zuzen ere, jardun politikoan aritzea galarazten diena. Iturri horrek dioenez, astero epaitegira joatea, eskatzen zaionean epategietara aurkeztea eta Espainiako estatutik irteteko galarazpena dira jarri dizkioten baldintzak. Argazkian, euskal preso politikoen aldeko elkarretaratzea Leioa eta Erandioko campusean / cc-by-sa Presoen Aldeko Taldeak (PAT).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun