• Internet maiz erabiltzen duten adingabetuen %54,5ak ez du inolako informaziorik jaso oinarrizko segurtasun arauei buruz.
• %86a iragazki sistemarik ez duten ordenagailuetatik sartzen da Internetera.
• %28a webgune pornografikoetan sartzen da.
• %38a indarkeriazko edukiak dituzten web orrietan sartzen da.
• %16a eduki arrazista edo xenofoboa duten web orrietan sartzen da.
• %18a sexua beste ardatzik ez duten chat guneetan sartzen da.
• Internet sarritan erabiltzen duten adingabekoen %44ak noizbait sexu-jazarpena sentitu du.
• %11ak irainak edo ahaikak jasan ditu beste internauten aldetik.
• Hala ere, %1,5ak soilik esaten du beldurra sentitu duela noizbait, eta horrek egiaztatzen du Internet erabiltzen duten adingabekoek ez dutela uste arriskuan daudenik.
• %30rak bere telefono zenbakia eman du Interneten.
• %16ak bere etxeko helbidea eman du Interneten.
• %14,5a Internet bidez ezezagun batekin hitzartutako zita batetara joan da.
• Hamar adingabetutik bat zita batetara joan da (batzuk, behin baino gehiagotan) bera bakarrik.
• Adingabekoen %7a zita batetara joan da inori ezer esan barik.
• Adingabekoen %9ak zita batetara joan da eta bigarren horrek zioen bezalakoa ez zen pertsona batekin egin du topo.
• Adingabekoen %2ak zita batetara joan da eta heldu batekin egin du topo.
Aholkuak gurasoentzat
• Hitz egin seme-alabekin aho betean Interneteko erabilerari buruz eta era seguruan egiteko garrantziaz.
• Chat, Messenger, MySpace, Facebook eta antzekoetan ezagutu duten pertsonei ez dizkietela norberaren datuak eman behar azaldu behar diegu.
• Galdetu behar diegu ikusten dituzten webguneei buruz, norekin hitz egiten duten, zeri buruz…
• Galdetu behar diegu Messenger edo antzeko kontuetan gehitu dituzten datuei buruz: nortzuk diren, non ezagutu dituzten...
• Irakatsi behar diegu mezu beldurgarriak ez direla erantzun behar, eta balizko arriskua azaltzen duten edo deserosoak diren mezuak nola blokeatu ahal diren.
• Erabilera arauak adostu. Hobe da ordenagailua ikus daitekeen leku batetan egotea, adingabekoek chat guneak erabili ez ditzaten atea itxita egonda…
• Gurasoen kontrola bermatzen duen softwarea instalatu, honek balizko arriskua azal dezaketen web orri mota batzuetako sarbidea mugatzen du.
• Birusen aurkako zein nabigazio seguruko programak instalatu eta pasahitz zailak ezarri.
• Ez jarri webkamerarik. Egiten bada, mugatu bere erabilera segurtasuneko pasahitza ezarriz.
• Adingabekoek ulertu behar dute jazarpen egoeretan, “gaiztoa” jazarpena burutzen duena dela, haiek biktimak direla eta ez dutela egoera hori ezkutatu behar, esan eta laguntza eskatu baizik.
• Hitz egin eurekin, konfiantzazko giroan, gaitzespenik gabe, jazarpen edo arrisku egoeren biktimak izaten ari direla somatzen badugu, eta baieztatzen bada, jarri harremanetan Poliziarekin eta Interneten adingabekoak babesten dituzten erakundeekin.
• Hitz egin eskolako arduradunekin edo beste gurasoekin Interneten eman daitezkeen jazarpen egoerei aurre egiteko prestatu diren estrategiei buruz gehiago jakiteko.
Gomendioak adingabekoentzat
• Ez hartu kontuan "spama" edo zabor-posta, ezezagunen mezuak eta indarkeria erakusten duten edo eduki deserosoak dituztenak.
• Ez eman norberaren edo familiaren datuak: izenak, helbideak, telefono zenbakiak, Interneteko kodeak edo pasahitzak, kreditu txartelen zenbakiak…
• Ez bidali argazkiak ezezagunei.
• Ez erabili webkamerak chat guneak erabiltzerakoan.
• Ez hitz egin chat guneetan ezezagunekin.
• Ez erabili gure adinaren berri eman daitekeen nick edo pasahitzik.
• Facebook bezalako sare sozialetan, ez onartu laguntzat ezagutzen ez diren pertsonak.
• Zuzenean ezagutzen ez dituzun pertsonekin harremanak izateko, erabili doako posta helbideak, Hotmail edo Gmail motakoak.
• Ez hitzartu zitak Internet bidez ezezagunekin.
• Eraso edo proposamen desegokiko susmo txikienaren aurrean, esan zure guraso, irakasle edo konfiantzazko helduren bati.
Jose Luis Segura, Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolaketako (EKA) komunikazioburua