“Canibales” izeneko film laburra eta “Hollywood, Je T´Aime” film luzea egongo dira ikusgai ostegun honetan, otsailak 11, Algortako Villamonte kaleko kultur etxean. Biak ala biak Zinegoak jaialdian izan dira, hau da, Bilboko gay-lesbo-trans zazpigarren nazioarteko zinemaldiaren egitaraua ofizialaren barruan. Emanaldia 20:00etan hasiko da, sarrera dohainik. Hala ere, ez da hori aipatu festibalak eskualdean utziko duen saio bakarra izango. Leioan bi egunetan jarri dituzte proiekzioak: asteazkenean, hilak 10, "Tanjong Rhu" film laburra eta "Hannah Free" film luzea izango dira ikusgai Kultur Leioan. Hurrengo egunean, ostegunarekin, berriz, "El amor/2" film laburra eta "Jay" film luzea proiektatuko dituzte areto berean. Leioako saio biak 20:00etan hasiko dira eta gonbidapenarekin sartu beharko da. Argazkian, Imanol Landa alkateak lagunduta eman du gaur, Algortako saioaren berri, Zinegoak zinemaldiaren zuzendari Roberto Gastonek / © Getxo.net.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!