Arkaitz Goikoetxea, Aitor Cotano eta Iñigo Gutierrezi auziperatze autoaren berri eman die Garzonek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ots. 8a, 19:43

Getxo zein Algortako Arkaitz Goikoetxea, Aitor Cotano, Iñigo Gutierrez eta beste lau laguni deklarazioa hartu die gaur Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko 5. Instrukzio Epaitegiko magistratuak. Aitor Artetxe eta Asier Borrero algortarrak zein beste lau herritar ezin izan ditu galdekatu epaileak, atxilotu zituztenetik Frantzian espetxeratuta daudelako, Europa Press albiste agentzia espainolak adierazitakoaren arabera. Garikoitz Aspiazu "Txeroki", Jurdan Martitegi eta Aitzol Iriondorekin batera auziperatu ditu uribekostarrak Garzonek, ETAren Bizkaia komandoko kide zirelakoan, 2007 eta 2008 urte bitarteetan hainbat atentatu egitea leporatuta. Argazkian, auzokideak Cotano eta Goikoetxearen irudiak sostengatzen, aurreko batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun