Larunbat honetarako, otsailak 13, inauteri jaia antolatu du
Gazte Asanblada Sopeloztarrak. Ospakizuna 14:30ean hasiko da Lizarre auzoan (Sopelako metro geltokiaren atzealdean) dagoen Sekeko gaztetxean. Ordu horretan bazkaria egingo dute, menuan patatak errioxar erara edo porrusalda, falafel-a piper gorriekin eta postre sorpresa izango direla. Horrekin batera, musika eta jolasak ere egongo dira eta nola ez, mozorro lehiaketa. "Bakoitzak bere gustuko mozorroa aukeratu eta bozka zein nahi duen mezua bidaliko dio, horretarako egongo den mozorroen kutxaren bitartez", azaldu dute neska-mutilek. Giroa berotzeko, trikitilari talde bat izango dute eta, arratsaldearen bukaeran, poteo alaia egingo dute herrian zehar, denak mozorroturik. Hartara, gazte guztiak deitu dituzte inauteri jaian parte hartzera. Bazkariaren prezioa 5 eurokoa da eta aurretik tiketa erosi beharko da. Argazkian, abenduaren bukaeran okupatu zuten Lizarre auzoko (metro geltokiaren atzekaldean) Sekeko errota / © Gazte Asanblada Sopeloztarra.