Boltxe: "Boltxe Kolektiboa Romoko gaztetxeari egindako erasoaren aurka"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ots. 8a, 21:58

Boltxe kolektiboa] Des-kontrolen eta beren entzuleen aurka San Bizenteko jaietan izandako eraso basatiaren ostean, beste pertsona talde batek Romoko gaztetxearen aurka aurrekoa bezain faxista izan zen erasoa burutu zuen. Erasoaren egileek pozik alde egin ahal izan zuten, ekintza-erreakzioa-ekintza espiralak bere zikloa bete duela frogatu ostean. Argi utzi nahi dugu Abadiñon HNTtik hurbil dauden pertsonei emandako jipoiek Barakaldon izan zen ikuskizun handiputzaren justifikazio xelebrea ekarri digutela. Era berean, Romoko eraso egileek San Bizenteko erantzun gisa zuritu lezakete beren erasoa. Elkarri mokoka dauden bi multzoei taldekako bortxakeriarengatik egindako apustua aurpegiratzen diegu. Ildo horretan, jai herrikoietako guneetan herri mugimenduaren aurka darabilten eskuadra moduko ekintzak estaltzeko edozelango legitimitate politikoa ukatzen diegu. Argazkian, Des-kontrol Oreretako Landare elkartearen 25. urteurreneko kontzertuan / cc-by-nc-sa Saioa Cabañas - Gauilunak.

Ekintza bat edo bestea zuritzen duten kolektiboak egotea bereziki larria da. Ez batak ez besteak ez dute justifikaziorik. Bi taldeei begira, nabarmenean gertaera baten inguruan hausnartu beharko luketelakoan gaude: ekintza basati horietatik bat ere ez dute ekidin Euskal Herriko kaleak betetzen dituzten gorputz polizial ezberdinek. Bitartean, sistematikoki Euskal Gazte Mugimendu Autogestionatua erasotzen dihardute.

Ertzaintzak, Guardia Zibilak, Polizia Nazionalak edota udaltzaingoek deus ez dute esan gertatutakoari buruz. Edo San Bizenten zein Romon erasoak egin zituztenak kamuflajearen artean erabateko maisuak dira, edo, bigarren aukera, beti giro progresista eta abertzaleetan ematen diren kale-iskanbila hauen burugabekeriarekin sistemak gozatzen du.

Herri mugimenduari egiten dioten kaltea zenbatezina da eta akabuko emaitza argia da: tirabira basati, krudel eta burugabe horien ikuskizun lotsagarria gorputz polizialei eta sistemari interesatzen zaie. Bi aldeei espiral hori ja geldi dezaten exijitzen diegu. Des-kontrol entzun nahi duenak egin dezala; Indautxu, Abadiño, Matiena, San Bizente, Otxarkoaga… bezalako beste episodioek, aurrekoak bezain arrazoiaren aurkakoak, ez dutelako justifikaziorik.

Oso larria litzateke Abadiño, Indautxu edo San Bizenteko gertaerak Algortan, Kukutzan edo beste edonon errepikatzea. Eta gertatzekotan, eta orain arteko inpunitate bera izango badute bando bateko zein besteko gorilak, Rubalcaba eta Aresen ekintza polizialak inoiz hurbiltzen ez zaizkienak, seinalatu beharko dira.

Bizi dugun egoera politikoak eta gure auzo eta herrietan elkarbizitza bermatzeko behar diren gutxiengoek honakoa eskatzen digute: herrikoak, Realeko hintxak, Athleticeko hintxak, kontzertuak, jai herrikoiak… eraso egiten dituzten taldeak gure kaleetatik ateratzea. "El Correo Español" eta "Diario Vasco"k markaturiko bide-mapa jarraitzen duten azpisugeak akabatu behar dira. Izan ere, musika eta futboleko sektore batzuk beren buruak herri bereko eta langile klase bereko kide gisa ez onartaraztera eraman dute azpisuge horiek. Sozialismoa edo pentsamendu libertarioa da ideologia. Musika eta futbola, berriz, negozio gozoak baino ez dira. Musika eta futbola, gainera, hainbat jende etsaiz erratzera eraman duten mafien eskuetan daude. Musika azpiko haur kontuengatik izandako lintxamenduak bukatu behar dira ja. Berdin, Sestaoko jendeari Brigada Gualdinegrak emandako jipoiekin edota Osasuna eta Athleticen jarraitzaileen arteko gerrarekin. Bukatu behar dira Gasteizen Barakaldoko jendeari ematen dieten astinduak... Euskal Herria kanibalarekin amaitu behar dugu. Orduan gogoa inposatzen diguten lan erreforma tragikoan jarri ahal izango dugu. Baita langile sendien etxeetara gero eta gehiago hurbiltzen den miserian; eskola porrota izugarrian; enpresen kanporatzean; errepresio franko-espainiarrean... Estatuari erantzun beharra dago, bera baita benetako faxista, eta ez interes berberak dituzten jendeen arteko jipoi arrazoi gabeen bidez bere karikatura negargarriari.

Espiral hori elikatzen duten taldexka antolatuei arrazoigabekeriaren aldeko apustuari utz diezaiotela exijitzen diegu, ez bada Estatuarentzat jardun osoan lan egiten dutela. Eta gertakizun hauetan parte hartzen duen jendea barnean daukaten taldeei haien aurrean jarrera argi bat izatea eskatzen diegu. Guztiok barne hartzen gaituen espirala elkar mokoka dauden taldeetan polizia infiltrazio lanengatik baino ezin da ulertu. Hori ez da euskal herri langilearen borroka. Bakea eta errespetua egin bitez, ja! Mututasunetik atera eta bi aldeei argi mintzatzea, bi aldeekin elkarrizketatzea dagokio Herri Mugimenduari.

Boltxe Kolektiboak Boltxe.info bere webgunean atzo argitaratutako eta UKBERRI.NETek itzulitako artikulua
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun