
Estatu kolpea, errepresioa eta frankismoagatik kaltetuen
Ahaztuak 1936-1977 elkarteak
sinadura bilketa abiatuko du aurki Bizkaiko hainbat udalerrietan. Horren bidez, tokian tokiko udal gobernu eta instituzio publikoak behartu nahi dituzte, "egun oraindik bizirik dirauen sinbologia frankista" kentzera. Besteak beste, Bilbon, oraino, Ogasun zein Correos-eko bulegoen eraikinen fatxadan ikus daitezkeen armarriak izan ditu aipagai, gaurko prentsaurrekoan, Ahaztuak elkarteko bozeramaile Martxelo Alvarezek. Hala ere, Bilbon ez ezik, Barakaldon, Santurtzin eta Plentzian ere batuko dituzte sinadurak. Uribe Kostako itsas-hiribilduari dagokionez,
Plentziako Udalak "
Jose Daniel Lacalle Larraga (espainolez) militar zein hegazkinlari kolpistari eta Francoren Aireko ministroa izandakoari emandako
urrezko domina (espainolez, pdf) oraindik indarrean" dirauela salatu du Alvarezek. Gauzak horrela, Lacalle Larragari izendapen hori ken diezaiola exijitu dio Isabel Zarauza alkate independentea buru duen Gobernu Taldeari Ahaztuak elkarteak. Halaber, bilkura aretotik diktadura garaiko alkateen irudiak erretiratzeko eskatu diote. Argazkian,
alkateen irudiak Plentziako udaletxean / ©
Plentzia, Gorliz eta Lemoizko ezker abertzalea.