Zegokien lau bikoteko ligatxoan nagusituz, finalerako 16 txarteletako bat lortzeak emandako lasaitasunarekin, txapelaren bila jo eta su aritu ziren Gallastegitarrak. Lau ordu t'erdiz jardun ostean, azkenean txapela Markinara eraman zuten, 2 eta 0 galtzen hasi ostean Zaratamokoen aurkako partidari buelta emanda.
Euskal Herriko II Mus Txapelketa Orreaga eta Iparra-Hegoa elkarteek eta Bai Euskal Herriari ekimenak antolatu dute. Besteak beste, AEK, "Berria", "Gara", "Deia" eta Info7 irratiak laguntzen dute.