Berbots Erandion Euskaraz! elkarteak antolatuta, txotx garaiaz gozatu ahal izango dute aipatu udalerriko zein inguruetako euskaltzaleek martxoaren 6an. Larunbat horretan, autobusa hartu eta Tolosako Eguzkitza sagardotegira abiatuko dira sagardozaleak, ostatuan bertan ekoiztutako sagar ura probatu aldera. Kupeletarako txangoen artean, ohiko menua izango dute: bakailaoa, tortillan zein frijitua, txuleta, gazta, irasagarra, intxaurrak eta abar. Menua eta bidaia, batera, 35 eurotan jarri dute, euskara taldeko bazkideentzat eta berbalagunentzat 5 euroko deskontua izango dela. Izena emateko Altzagako La Plaza tabernara hurbiltzea baino ez dago, eta horretarako azken eguna martxoaren 1a izango da. Autobusa Altzagako gasolinotik irtengo da 12:00etan. Bueltatzeko ordua, berriz, 23:00etan jarri dute, baina antolakuntzak alda lezakeela ere abisatu dute. Argazkia: cc-by
Egizu Getxo Euskaldun!