Algortako
Biotz Alai eta Areetako
Ondarreta (espainolez) abesbatzek elkartasun kontzertu bi eskainiko dituzte egunotan,
Getxoko Udalaren laguntzaz. Bertan bildutako diru guztia orain aste batzuk lurrikara bortitza jasandako Haiti herrialdera zuzenduko dute. Emanaldiak ostiral honetan, hilak 12, Itzubaltzeta / Romoko San Jose parrokian, 20:15ean; eta larunbatean, hilak 13, 20:00etan, Algortako Bariko San Nikolas elizan izango dira. Kontzertuak elkarrekin egingo dituzte, hau da, abesbatza biek kantatuko dute bi kontzertuetan; biek abestuko dituzte erlijio pieza batzuk eta euren errepertorioetako herriko abestirik ezagunenak. Koru bakoitzak mila euro jarriko ditu ekimenerako eta jasoko duten diru guztia Caritas elkarteari emango diote. Halaber, kontu korrontea zabaldu dute BBKn, dohaintza eman nahi duten guztientzat. Ondoko izenpean: “Coro Biotz Alai. Ondarreta-Biotz Alai pro Haiti” / 2095 002200 9110331024. Nazioen Batuen Elkarteak (NBE) Petionville Country Club izeneko kanpamenduaren kudeaketa eman dio Caritasi, udal getxoztarreko iturriek zehaztu dutenez. Bertan, egunez, 20.000 pertsona hartzen dituzte eta 50.000 gauez. Elkarte horrek 32 eliz sare eta 58 apaiz jarri ditu lanean Haitin. Argazkian, Landa alkatea, erdian, bi abesbatzen presidenteekin batera, Haitiren aldeko kontzertuak aurkezten / © Getxo.net.