Getxo Kirolen bazkideek merkeago izango dute Gueñeseko kart zirkuitua

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ots. 9a, 19:01

Getxo Kirolak udal erakundeak eta Gueñeseko OcioKart (espainolez) kirol elkarteak hitzarmena sinatu berri dute, tokiko iturriek jakinarazi dutenez. Horren bitartez, Getxo Kirolen bazkide diren pertsonek ez dute Enkarterrietako kart zirkuituko bazkidetza kuota ordaindu behar izango, eta bertan antolatzen diren jardunaldiak %20 merkeago izango dituzte. Gueñesekoa 900 metroko korda duen zirkuitua da eta, bertan, kart ibilgailuak alokatu ahal dira. Besteak beste, auto horiek gidatzen ikasteko eskolak ematen dituzte, adin txikikoentzat zein pertsona nagusientzat. Txandak 10 minutu ingurukoak dira eta ondokoak salneurriak (txandako): 5 eta 8 urte arteko neska-mutikoak, 9,60 euro; 8 eta 11 urte arteko neska-mutikoak, 12 euro. Pertsona helduentzako prezioak, berriz, kart modeloen arabera finkatzen dira, eta 17,60 eta 40 euro artekoak dira; eta pertsona elbarrituentzat (eskuz gidatzeko), 24 euro. Getxo Kirolak erakundeko bazkideek, interesik baldin eta badute, OcioKarteko instalazioetara jo ahal izango dute, edozein egunetan eta edozein ordutan. Horretaz gain, bazkide ez den beste pertsona batekin joan ahal izango dira ere. Azken horrek ere abantaila berberak baliatu ahal izango ditu. Argazkian, Gueñeseko kart zirkuitua / © Getxo.net.

Hitzarmenak bi urteko iraupena dauka. Epe hori amaituta luzatu ahal izango da. "Horri esker, kirol eta aisialdi eskaintza handitu ahal izango du, udal instalazioetan egun programa ezina den modalitate batekin, Getxo Kirolak erakundeak", Alvaro Gonzalez zinegotziak adierazi duenez. Pozik agertu da bera, "Martiartun golfean jokatzeko sinatutakoarekin gertatu bezala, hitzarmen honen bitartez, zerbitzuen karta handitzen jarraitu eta motorraren kirola getxoztarrei hurbildu ahal izango dugulako“. Pertsona interesatuek argibide gehiago jaso ahal izango dute Getxo Kirolak udan erakundearen bazkideen arreta bulegoetan eta www.ociokart.com webgunean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun