Otsailaren 15ean, astelehenarekin, “Euskal mitologia tailerra” egongo da 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, Kurtzio Kultur Etxean. Izena emateko azken eguna otsailaren 12a da, Uribe Kostako Mankomunitateko bulegoetan. Jarduera hori 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Azkenik, Inauteri Asteartean, 18:00etan, zinea egongo da, Kurtzio Kultur Etxean. “Barriola, San Adriango azeria” emango dute. Gonbidapenak egun berean banatuko dira saioa hasi baino ordu erdi lehenago, sarreran.
Mozorro lehiaketa
Izena emateko epea otsailaren 12an bukatuko da, 20:00etan, Kurtzio Kultur Etxean (944 065 505). Mozorro lehiaketa igandean egingo dute, 18:00etan, pilotalekuan. "Epaimahaia kultura eta gazteria arloko arduradunek osatuko dute, eta beraien erabakiak gora jo ezinak izango dira", udal iturriek zehaztu dutenez. Lehiaketa banakoentzat izango da, eta ez da talderik onartuko. Parte hartzaileek desfile ibiltokian zehar desfilatu beharko dute. Partaide bakoitzari zenbaki bat emango zaio, eta desfilearen egunean eraman beharko du. Sariak lau kategoriatan banatuko dira: 0-6 urte, 7-12 urte, 13-20 urte eta 21 urtetik aurrera. Edonork har dezake parte. Desfilearen egun berean ezin izango da izenik eman.