Atzo
Barakaldon eraildako Amelia Sanchez gogoan, emakumeen aurkako bortxakeriak urteko bigarren biktima eskuratu duela salatzeko elkarretaratzea deitu du biharko, asteazkenerako,
Bilgune Feministak. Emakumeen Mundu Martxako Euskal Herriko Plataformaren protokoloari jarraikiz, arratsaldeko 19:30ean egingo dute kontzentrazioa, Algortako Telletxe kalean. Deialdi horrekin bat egin du LAB sindikatuak. Atzo goizaldean, SOS Deiak 112 zerbitzuan telefono-deia jaso zuten, Barakaldoko etxebizitza batean eztabaida bat izan zela eta emakume bat beharbada hilik zegoela esateko. Etxebizitzan, Amelia Sanchez 65 urteko emakumezkoa hilda aurkitu zuten, soinean arma zuri batez egindako zauriak zituela. 41 urteko semea atxilotu zuen Ertzaintzak. Argazkian, urtarrilaren 20an Elena Cal tolosarraren erailketa salatu zuten Algortan.