Sei hilabetez kontratatuko dituzte Getxolanen garbitzaile ikastaroan parte hartzen dutenak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ots. 10a, 13:57

Getxolan zerbitzuaren bidez, garbiketarako ikastaroa martxan jarriko du apirilean, Auzolan programaren barruan, Getxoko Udalak. Kontratua lortzeko aukera emango duen trebakuntza plana izango da, gizarteratzea bermatzeko diru-sarrerak jasotzen dituztenei edo euren senideei zuzenduta, tokiko iturriek adierazi dutenez. Horretaz gain, euren lana hobetu nahi eta Gizarteratzeko Hitzarmena dutenei ere zuzenduko zaizkie, garbiketa alorrean interesa baldin badute. Heziketa teorikoa eta praktikoaren ostean, Udalak sei hilabetez kontratatuko ditu. Izenematea gaur, asteazkenetik, otsailaren 26ra arte egin ahal izango dute interesatuek, 10:30etik 13:30era, Getxolanen. Argazkian, Algortako San Martin kaleko 17. zenbakian, Getxolanen bulegoetan eska daiteke informazio gehiago / © Getxo.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun